Bi Aizpe frontoian hasi eta bukatu ziren aurtengo Irurtzungo Trinitate festak. Denetarako ematen zuen egitarauaz gozatzeko aukera izan dute irurtzundarrek: kirola egin, dantza, majo bazkaldu edo erromerian Erga mendira igo. Hori ospakizunaren azken egunean egin zuten, igandean, maiatzak 31. Kasko ondoko ermitan Irurtzun, Arakil, Imotz eta Gulina ibarretako bizilagunak ziren, eta bakoitzak bere herriko gurutzea eraman zuen. Debozioagatik batzuk, tradizioagatik besteak, hainbat izan ziren mendi gaina topaleku bihurtu zutenak. Meza izan zen, baita udalak eskainitako auzatea ere. Lainoek ez zuten paisaiaz gozatzen utzi.