Jubenilen mailako areto futboleko kopa maiatzaren 31n jokatu zen, 16:30ean, Anaitasunan. Xotak Garbayo Chivite Cintruenigo arerio sendoa zuen aurkari. Bi taldeak nor baino nor aritu ziren lehen txanpan. 5. minutuan Cintruenigokoak aurreratu ziren, baina hurrengo jokaldian Oinatz Zabartek bana berdindu zuen. Partida estuan, 22. minutuan Xota 2-1 aurreratu zen Julen Fernandezi esker, baina hurrengo jokaldian Cintruenigok bina berdindu zuen. Asier Astiz izan zen Xotaren hirugarren goleko egilea, 3-2, baina Cintruenigok zelatan jarraitu zuen eta hiruna berdindu.
Partidaren azken txanpan, ordea, Xotakoak askoz ere finago aritu ziren. Julen Fernandezek laugarren gola sartu zuen, eta jarraian Javier Larreak bosgarrena. Eta Julenen seigarrenak partida guztiz erabakita utzi zuen. 6-3 irabazita, jubenilen joka Irurtzunera etorri zen.