Areto futbola

Irurtzungo areto futbol campusa, Roberto Martil eta Dani Saldiserekin

Guaixe 2026ko ekainaren 4a

Roberto Martilek eta Dani Saldisek gidatuko dute campusa. UTZITAKOA

Ekainaren 22tik 26ra areto futbolean murgiltzeko aukera izango da.

Irurtzun futsal campusa ekainaren 22tik 26ra izango da, Irurtzungo Atakondoa kiroldegian. Roberto Martilek, Xotako jokalari ohi eta egungo bigarren entrenatzaileak, eta Dani Saldise, Xotako egungo jokalariak gidatuko dute. 5 eta 15 urte bitarteko neska-mutilek eman dezakete izena eta 9:30etik 13:30era murgilduko dira areto futbolean. Gosaria campuseko antolakuntzak prestatuko du. Prezioa 120 eurokoa da, eta bigarren anai-arreba batek izena emanez gero, bigarrenari %15eko beherapena egingo zaio. 

Informazioa edo izena ematea, 689 451 677 telefonoan.