Festetako txupinazoa zeinek piztu aukeratzeko garaia

Guaixe 2026ko ekainaren 5a

Antzerki tailerra eta Blanka Ilundain Etxeberria. UDALA

Antzerki tailerra eta Blanka Ilundain Etxeberria dira hautagaiak.

Irurtzungo festak garilaren 15ean hasiko dira. Festei hasiera emanen diena zein izanen den erabakitzeko aukera izanen dute irurtzundarrek. Bi hautagaitza daude etxajua pizteko.  Irurtzungo antzerki tailerra da hautagai bat. 25 urteko ibilbidea egin du eta "herriko kultu eta gizarte bizitzan lagundu egin du, parte hartzea sustatuz eta Irurtzunen antzerkiarekiko zaletasuna sustatuz.  Beste hautagaia Blanka Ilundain Etxeberria da, eta euskara sustatzeko etengabeko konpromisoa aitortu nahi diote: "Atakondoa eskolan D ereduko lehen irakasleetako bat izan zen, Aizpea euskara taldearen sorrera bulkatu zuen eta Mintzakide programa dinamizatu ditu". 

Botoa emateko epea garagarrilaren 5etik 22ra izanen dira. Horretarako irurtzundarrek hiru bide izanen dute: Irurtzun aplikazioa, Irurtzun.eus webgunea edo Irurtzungo udaletxera joatea botoa ematera. Bozketan parte hartzeko beharrezkoa da nortasun agiriko zenbakia, letra eta guzti, eta lehen abizena. Udalak emaitzaren berri aplikazioaren eta webgunearen bidez emanen du.