Piku-ospakizuna

Guaixe 2026ko ekainaren 8a

Piku plazan, besteak beste, aulkien jokoan aritu ziren. UTZITAKOA

Urteurren bikoitza ospatu zuten. 

Pikuxar euskal txokoko kideendako ospakizun eguna izan zen larunbata, garagarrilak 6. Izan ere, euskaltzaleen txokoa sortu zela 23 urte ospatu zituzten. Eta egoitza berrian daudenetik bost urte. Eguerdian poteo musikatua izan zuten. Horretarako doinuak Kinbonbo bras bandek jarri zituen. Majo bazkaldu ondoren, Piku plazan jolasak izan ziren. Dantzaldiak ospakizuna luzarazi zuen.