Aurtengo denboraldia bukatu berri, datorrena prestatzen hasiak dira gure klubak. Horrela, Xotako oinarrizko taldeetan izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 30era arte. Klubaren bulegoan egin beharko da tramitea (Lizarra kalea, 5, Irurtzun), eta harremanetarako 649 415 806 telefonora jo daiteke. Urteko kuota 225 eurokoa da, izena ematea ekainaren 30a baino lehen egiten bada, 200 eurokoa. Izena ematean 50 euro ordainduko dira eta gainerakoa lehiaketa hasi aurretik.
Kuotak bere barne hartzen du Osasuna Magna taldearen abonatu txartel bat, motxila bat, partidetako ekipazioa eta txandal osoa. Material hau ez da klubera itzuli beharko.