Ekainaren 11n, osteguna, 19:30ean, Irurtzungo Pikuxar ganbaran, Nerea Balda Sanjuan idazle irurtzundarrak bere hirugarren eleberria aurkeztuko du etxean: Zure arnasa zaintzeko. Joana Ziganda izanen da aurkezlea, eta pasarteen irakurketak eta Nahia Martineze zuzenenko musika izanen dira. Irurtzundarrak asteartean aurkeztu zuen hedabideen aurrean liburua; Ramiro Pinilla lehiaketa irabazi zuen eta orain Erein argitaletxeak kaleratu du. Izenburua Gorka Urbizuren Janela bat abestitik dator, izan ere, musikak eta literaturak lekua handia dute liburuan. Ama batean eta alaba nerabearen arteko harremanari buruz hitz egiten du liburuak, eta pertsonaia gehiagoren istorioak tartekatzen dira.
Argazkia: Nerea Balda Donostiko aurkezpenaren egunean. EREIN