Irurtzungo festak uztailaren 15ean hasiko dira eta festei hasiera emanen diena Blanka Ilundain Etxeberria izanen da. Hala erabaki dute irurtzundarrek bozketa bidez. Aukeraketa horrekin Ilundaini aitortu nahi diote euskara sustatzeko etengabeko konpromisoa. Bera Atakondoa eskolan D ereduko lehen irakasleetako bat izan zen, Aizpea euskara taldearen sorrera bulkatu zuen eta Mintzakide programa dinamizatu du.