Irurtzunen klarinete irakaslea behar dute

Guaixe 2026ko ekainaren 19a

Irurtzungo musika eskolaren egoitza. ARTXIBOA

Udalak oposizio lehiaketa deitu du. 

Irurtzungo Udalak bere musika eskolan klarinete irakaslearen plaza bat betetzeko oposizio lehiaketa deitu du. Hauta proban parte hartu nahi duenak bere eskabidea eta beharrezko dokumentazioa garilaren 3ko 23:59ra arte aurkez dezake. Lanpostua B mailakoa da, lan araubide finkoan aritzeko da. Plazak euskarazko C1 mailako hizkuntza-eskakizuna du. Deialdiari buruzko informazioa garagarrilaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean du.