🔴

Irurtzunen sua egitea debekatuta

Guaixe 2026ko ekainaren 23a

Plazan su txikia eginen da aurten. ARTXIBOA

Sute arriskua oso handia dela ohartarazi du udalak. Plazako solstizio ospakizuna baimendu du. 

Irurtzunen sute arrisku oso handia dela dio AEMETek, eta Nafarroako Gobernuaren aholkuei jarraituz, herritarren eta ingurumenaren segurtasuna bermatu asmoz, Irurtzungo Udalak debekatu du udalerri osoak suak piztea. Debekuan sartzen dira suak, barbakoak edo antzekoak. Irurtzungo Udalak azaldu duenez, debeku hori indarrean egonen da AEMETek adierazitako arrisku maila oso handia mantendu bitartean. Debeku horretan salbuespen bakarra dago: udako solstizioa ospatzeko, ekainaren 23an, gauez plazan eginen den su txikia. 

Irurtzungo Udalak herritar guztien lankidetza eskatu du sute arrisku oro saihestu ahal izateko. Aldi berean, irurtzundarren ulermena eta lankidetza eskertu ditu.