Ramon Lazaro kasuaren eztandak Osasuna Magna Xotak ia hitzartuta zituen bi fitxaketetan eragin zuzena izan du. Marvin Ghislandi belgiarrarekin gertatu zen bezala, talde irurtzundarrak Carlos Bartolomerekin ia guztia lotua omen zuen Inter Movistarreko jokalaria talde berdean hasteko, baina kasuaren eraginez kontratazio operazioa bertan behera geratu da. Hala azaldu du Mostoles Diarioko zuzendari Gustavo Muñanak.