Xotako bigarren atezainak, Alejandro Palazon murtziarrak, klub irurtzundarra utzi du. Palazon duela hiru urte iritsi zen Osasuna Magna Xotara, eta ekainaren 24an sare sozialetan azaldu zuen datorren denboraldian ez dela taldeko jokalaria izango. Palazonek eskerrik beroenak azaldu dizkio klubari eta Iruñeari, “eskuak zabal zabalik hartu nindutelako”.
Asier Llamas atezain nagusiaren bigarrena izango dena topatu beharko du orain Xotak jokalarien udako merkatuan. Palazonekin batera, Ihor Korsun ukrainarraren eta Juan Pablo Cuello eta Riveras argentinarren baja du klub sakandarrak.