Ekainaren 13an Binakako Iratxo Botxa Txapelketako finalak jokatu ziren izen bereko Irurtzungo elkarteko botxategian. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, Mikel Goldarazenak eta Miel Ollok Florentino Beraza eta Lierni garaitu zituzten. Txapelketako final handia oso estua izan zen. Azkenik, Guillek eta Iñaki Joangok 20-16 hartu zituzten mendean Roberto Martil eta Iñaki Morillas. Sari emateak itxi zuen txapelketa, giro paregabean.