Bide berdean altzari berriak jarri ditu Irurtzungo Udalak

Guaixe 2026ko uztailaren 8a

Bide berdean jarritako mahaiak. IRURTZUN ARAKILGO AHOTSA

Plazaolako bide berdearen ondoan jarri dituzte. 

Garai batean Plazaola trenbidea hartzen zuen zabalguneak gaur egun aparkaleku bat eta bide berdea hartzen ditu. Plazaolako zubiaren iparraldean aurretik aisialdia gune bat dago. Irurtzungo Udalak oraingoan bide berdearen ertzean bi mahai dagozkion aulkiekin jarri zituen. Pikuxarrerako bidea abiatzen den puntutik gertu dago eta bide berdean dabiltzan oinezko eta txirrindulariez aparte, Ergara jotzen duten mendizaleei eta haiek erabiltzea nahi duten irurtzundarrei zerbitzua eskainiko diete.