Irurtzunen uda betea

Guaixe 2026ko uztailaren 2a

Ane Martijaren kontzertua, Gernika parkean, Uda kulturala programaren barruan. @ANE.MARTIJA

Pikuxar euskal txokoak Udako ekitaldiak eta Irurtzungo Udaleko Kultura zerbitzuak Uda kulturala programak martxan jarri dituzte. 

Pikuxar euskal txokoak Udako ekitaldien berri eman du: ekainaren 28an Johnny B band taldearen kontzertuarekin hasi zen, eta uztailaren 2an, osteguna, 20:00etan, Burutik taldearen kontzertu akustikoa izanen da; uztailaren 4an, larunbatean, musika estiloz aldatu eta Samba Badago taldearen kontzertua izanen da. Festetatik bueltan (uztailaren 15etik 19ra ospatuko dituzte), uztailaren 26an Udako ekitaldiak programak Inprofestakzioa umore saioarekin jarraituko du; besteak beste, Lorena Arangoa irurtzundarrak eta Xabier Artieda etxarriarrak parte hartzen dute ikuskizun honetan. Abuztuaren 9an, Nokono taldearen kontzertua, 23an Tor Magoa eta 27an Hitz tantak taldearen kontzertua izanen dira, 20:00etan hirurak, eta 30ean, Xabier Artiedaren Festa Fiesta Party Party ikuskizun berria izanen da; irailaren 13an, Bidenabar diskoaren aukerazpen izanen da, 19:00etan. Ekimenak, eguraldiak lagunduta, Pikuxar plazan izanen dira.

Irurtzungo Udaleko Kultur zebirtzuak ere Uda kulturala egitaraua antolatu du; ekainaren 13an eman zion hasiera programari Ane Martijaren diskoaren aurkezpen kontzertuarekin, eta ekainaren 26an Haize Txikiak bandaren kontzertua izan zen. Uztailaren 3an, ostirala, 20:00etan, Jumelage taldearen kontzertua izanen da, Barazkigunen. Irurtzungo udako asteazken gauetan klasiko bat da udako zinema, eta horren barruan uztailaren 22n El 47 filmaren emanaldia izanen da, uztailaren 29an, Minecraft filma, euskaraz, eta abuztuaren 5ean Harol y el lápiz mágico, gaztelaniaz. Zinema saioak 22:00etan izanen dira, Barazkigunen.