Xotaren zaleei hainbeste poz eman zien taldeko bi jokalarik, Vicente Albizuk (Bisu) eta Imanol Arregik, taldea uztea erabaki zuten. Taldea gorenean utzi zuten, ohorezko mailan. Lesioak eta beste tarteko, Bisuk azken bi denboraldietan gutxi jokatzeko aukera izan zuen. Mailak dedikazio handia eskatzen zuen gainera, eta lana eta kirola uztartzeko zailtasunak zituen. Gauza bera Arregi. Zaletasuna betebehar bihurtu zitzaien. Arregik zelaia utzi eta entrenatzaile ardura hartu zuen.
