Foru administrazioaren oniritzia jasota, Irurtzunek suteen kontrako plana 2024tik du indarrean. Plan horren barruan, urtero prebentzio lanak egiten ditu udalak. Bigarren urtez, aurten ere planaren barruan lanak egin ditu udalak. Esate baterako, herritik edo udal azpiegituretatik gertu dauden baso edo zuhaitzen azpiko belarra moztu berri du.