Herri kirolak

Beatriz Goñi irurtzundarra, Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketan

Maider Betelu Ganboa 2026ko uztailaren 9a

Txingak. UTZITAKOA

San Fermin herri kirol jaialdien barruan, 25 kiloko txingekin ariko da gaur irurtzundarra.

Sanferminekin batera hasi dira eguerdiro Iruñeko Foru Plazan jokatzen diren herri kirol jaialdiak. Beroa dela eta, goizeko 11:00etara aurreratu dituzte ekitaldiak. Gaur, uztailak 9, Beatriz Goñi irurtzundarra Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketan lehiatuko da, Maika Iraizoz (Zenotz) eta June Etxeberria (Txantrea) txingalariekin batera. Esku banatan 25 kiloko txingekin, ahalik eta plaza gehien (plaza bakoitzak 28 m dauzka) egin beharko dituzte. 

Andra Marikoak, prest
Uztailaren 10ean, ostirala, proba konbinatu erakustaldiak izango dira, eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako taldeak bertan ariko dira. Kimuen mailan Andra Marik Berriozar, Basaburua eta Araxes izango ditu aurkari, eta haurren mailan Basaburua A, Basaburua B eta Paz de Ziganda.