Sapremen hondakin kudeaketa handiagoa eginen du

Guaixe 2026ko uztailaren 16a

Saprem lantegia. ARTXIBOA

Sortzen dituen beste hiru hondakin egoki kudeatzeko baimena jaso du.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak Saprem enpresari baimena eman dio bere ingurumen baimen bateratuan beste hiru hondakin sartzeko. Honako hiru hondakinak kudeatuko ditu: material nahasketa duten ontziak (15 01 06 kodea duena), burdin metalak, hau da, burdinazko txatarra (16 01 17) eta burdinazkoak ez diren metalak, aluminioa (16 01 18).