egitaraua

Uztailaren 15ean hasiko dira Irurtzungo festak

Guaixe 2026ko uztailaren 13a

2025eko Irurtzungo festetako hasiera. ARTXIBOA

Uztailaren 15etik 19ra, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte festak irurtzundarrek. 

Bost eguneko festak ospatuko dituzte Irurtzunen; uztailaren 15ean hasiko dira, asteazkenerakin, eta igandera arte izanen dira. Herritarrek bozketa bidez erabakita, Blanka Ilundainek botako du festei hasiera emanen dieten suziria. Bestetik, festetako kartel lehiaketaren irabazlea Natalia Carballo Orcararayren Tradizioak bizia hartzen duen tokia izan da; haurren kategorietan, Ari Burgos Altunaren Dantzatzera eta Gu festara, zu zergatik ez? Ander Siles Azpirozen kartelak izan dira. Festei hasiera eman aurretik jasoko dute saria, udaletxean, eta kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera izanen da ere. 

Unai Razkin Iriarte alkateak egitarauan azaldu duenez, festak "herri gisa elkartzeko" egunak dira, eta herri bat handia egiten duena "ez direla soilik bere tradizioak, baizik eta horiek partekatzeko dugun modua". Programaren bidez ere irurtzundar etorri berriei "besarkada eta ongietorria" eman nahi die, "garrantzitsuena ez da nondik gatozen, baizik eta elkarrekine gitea auekratzen dugu bidea". Jai giroan ere euskarari lekua egiteko eskatu du alkateak: "Euskarak batu egiten gaitu, bidalaguna dugu eta jaiak aukera bikaina dira naturaltasunez eta alaitasunez erabiltzeko". Amaitzeko festa askeak, errspetuzkoak eta seguruak, berdintasunean, ospatzeko deia egin du Razkinek, eta eskerrak luzatu die festak posible egiten duten talde, erakunde, boluntario, kuadrilla eta abarrei. 

2026ko Irurtzungo festak

Uztailak 15 asteazkena

12:00 Haurrendako jokoak, Barazkigunek antolatuta, Barazkigunen.

13:00 Barazkigunearen irekiera, Barazkiguenk antolatuta.

17:00 Irurtzungo festak 2026 kartelen erakusketa, udalbatza aretoan.

17:15 Kartel lehiaketaren sari banaketa, udalbatza aretoan.

18:00 Festak iragartzeko txupinazoa. Ondoren, erraldoi eta buruhandien konpartsa, gaitari, Orritz dantzza taldea eta EZK txarangaren kalejira.

20:00 Orritz dantza taldearen emanaldia, plazan.

20:45 EZK txarangarekin kalejira.

21:00 Gaitariekin dantzaldia, plazan.
Lucha Amada DJ Hannibal Selecter, Pikuxarrek antolatuta, Pikuxarren. 

21:30 Jauziak.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.

22:45 Tximista txaranga, Gernika plazatik hasita.

00:30 Oinutsik taldea.

Uztailak 16 osteguna

10:00 Dianak.

11:00 – 12:30 Haurrendako margo lehiaketa, plazako karpan. Oharra: materiala antolatzaileek jarriko dute.

13:00 Aranburugoitiarrak Lorena Arangoa eta Xabier Artiedaren iuskizuna, elebiz, Gernika plazan.

14:30 Herri bazkaria, Barazkigunek antolatuta, Atakondoako patioan.

17:00 Aurpegi margoketa Irurtzungo Pintura Gelaren eskutik, plazan.

17:00 – 19:00 Haurrendako txokolate jana (zeliakoendako egokia), plazan.

18:30 Edaontzi originalaren lehiaketaren sari banaketa, Barazkigunek antolatuta.

19:00 Andoni Ruizekin tardeoa, Barazkigunek antolatuta.

20:00 Xaiborrekin musika emanaldia, plazan.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika plazan amaitu.

23:00 Kontzertuak, Barazkigunek antolatuta, Barazkigunen: Txep, Atakondoa Punk School, Amaiur 22 eta DJ Timitrix.

00:30 DJ Kapitan General, plazan.

Uztailak 17 ostirala

10:00 Dianak.

11:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa.

13:00 Kalderete lehiaketan izena emateko epea itxi.

14:00 Kalderete lehiaketaren epaia.

14:30 Kaldereteak. Oharrak: antolatzaileek ogia, ardoa, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte; horretarako izena eman behar da uztailaren 13a baino lehen; plazako karpa ere izena eman dutenendako erreserbatuko da. Parte hartzaileei 10:00etatik aurera mahaiak eta aulkiak jarri eta kentzen laguntzeko eskatzen zaie.

17:30 Burrunba Elektrotxarangarekin bazkalostea, kalejira eta kale animazioa.

17:30 – 19:30 Zirku tailerra Levelibular taldearekin (adin guztietarako, 6 urtetik beherakoak hledu batekin), Gernika plazan.

18:00 Afizionatuen Eskuzko Pilota Jaialdia.

19:00 Karaokea, Barazkigunek antolatuta, Barazkigunen.

20:00 Oihan Vega Djarekin gaztefesta.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.

23:45 Steampunk sua eta pirotekniako ikuskizuna, eskolako patioan hasi eta plazan amaitu.

00:00 Kontzertuak, Barazkigunek antolatuta, Barazkigunen: Zerbitzuz kanpo, Ganibet eta DJ Abertxandals.

Uztailak 18 larunbata

10:00 Dianak.

12:00 Baul baten istorioak Trotamundos konpainiaren testurik gabeko zirku ikuskizuna, publiko guztiarendako, plazan.

13:00 Bermut musikatua Haize Berriak Bandarekin, plazan.

14:30 Jubilatuen bazkaria. Ondoren, dantza.

17:00 – 19:00 Haurrendako parkea, Gernika plazan.

19:00 Herri kirolak, plazan.

21:30 Jauziak.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.

00:00 Djak, Barazkigunek antolatuta, Barazkigunen: Bogo1k (plazeratu.klub), DJ Pibikens eta Lexcrazy.

00:30 Oxabi eta DJ Oixani.

Uztailak 19 igandea

10:00 Dianak.

11:!5 Barañaingo eta Irurtzungo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsen topaketa.

14:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsaren agurra.

17:30 Irurtzungo dantza txikien eskolako emanaldia, plazan.

19:00 XXVIII. Eskorga-kronoeskalada. (Izen eman: ordu erdi bat lehenago, elizan).

20:00 Chuchin Ibañez y Los Charrosen kontzertua.

20:00 Gaztefesta DJ Oiferrekin, Gernika plazan.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezenesuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.

22:45 Afari autogestionatua, Barazkigunek antolatuta, Barazkigunen. Ondoren, azeituna jaurtiketa lehiaketa.

23:30 DJ On festa.

00:00 Gaixoa ni, eta festarekin jarraitu.

01:00 Oihan Vega Djarekin diskofesta.