Harri jasotzea

Sakanako Harri Jasotze Eskolako Hodei Amezkua, Nafarroako txapeldun

Guaixe 2026ko uztailaren 14a

Hodei Amezkua, txapelduna, eta gainontzeko jasotzaileak. UTZITAKOA

Zazpi jasotzaile lehiatu ziren, horietatik Sakanako eskolako lau. Alberto Maestre irurtzundarra laugarren izan zen.

Uztailaren 11n, larunbata, Nafarroako Gizonezkoen Harri Jasotze Txapelketa jokatu zen Iruñean, San Fermin Herri Kirol Jaialdien barruan. Zazpi harri jasotzaile lehiatu ziren, tartean Alberto Maestre irurtzundarra. Berarekin batera Sakanako Harri Jasotze Eskolako beste hiru kide aritu ziren –Hodei Amezkoa (Iruñea), Unai Urkiola (Leitza) eta Alex Fernandez (Iruñea)–, eta Albaro Zugarrondo (Iruñea), Josetxo Urrutia (Leitza) eta Diego Iriarte (Iruñea).

Harri jasotzaileek hiru harri ezberdinekin –125 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola– 2 minutuko txandak izan zituzten. Pisu gehien jaso zuena, eta Nafarroako txapelduna, Sakanako Harri Jasotze Eskolako Hodei Amezkua izan zen (6387,5 kg). Unai Urkiolak (4762,5 kg) eta Albaro Zugarrondok (4000 kg) osatu zuten podiuma. Alberto Maestre laugarren izan zen (3000 kg). Diego Iriarte bosgarren sailkatu zen (3625 kg), Josetxo Urrutia seigarren (3425 kg) eta Alex Fernandez zazpigarren (2087,5 kg).