txingak

Beatriz Goñi, hirugarren Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketan

Guaixe 2026ko uztailaren 15a

Beatriz Goñi, eskuinean, June Etxeberriaren eta Maika Iraizozen alboan. NAFARROAKO HERRI KIROL FEDERAZIOA

25 kiloko txingekin 11 plaza pasatxo egin zituen irurtzundarrak.

Uztailaren 9an Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketan lehiatu zen Beatriz Goñi irurtzundarra, Sakanako Harri Jasotze Eskolako Maika Iraizoz (Zenotz) eta June Etxeberria (Txantrea) txingalariekin batera. Esku banatan 25 kiloko txingekin, ahalik eta plaza gehien egitea zuten erronka. Plaza bakoitzak 28 m zituen. 

June Etxeberria dugu Nafarroako txapelduna, 14 plaza eta 1/4 osatuta. Bigarren Maika Iraizoz izan zen (12 plaza eta 1,35 m), eta hirugarren Beatriz Goñi (11 plaza eta 3,55 m).