Irurtzungo Udalak bere Musika Eskolan bateria irakasle plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Lanpostua B mailakoa da, finkoa eta euskarazko C1 hizkuntza eskakizuna du. Hautapen prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabideak eta dokumentazioa garilaren 31ko 23:59ra arte aurkez dezakete. Oposizioa gainditzen duten izangaiekin udalak zerrenda osatuko du eta, premien arabera, dei egin ahal izanen die. Deialdiari buruzko informazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialeko hilaren 16ko zenbakian dago.