Irurtzun festetan da

Guaixe 2026ko uztailaren 16a

Festen hasieran plazan jendetza elkartu zen.

Igandera arte ospakizunak nagusi izanen dira.

Blanka Ilundain Etxeberriak piztu zuen Irurtzungo festei hasiera eman zien etxajua. Aldez aurretik esker ona adierazi zuen etxajua pizteko aukera izateagatik esker ona adierazi zuen. Esan zuenez, etxajuak hiru zati ditu: metxa euskararen hasiera Atakondoan da, ke arrastoa Irurtzuni kohesioa, bizia eta nortasuna ematen dioten kolektiboak dira eta eztanda, festa da, baita euskara, festetan eta urte guztian entzun dadila euskara. Festak parte hartzaileak, berdinzaleak, errespetuzkoak, inklusiboak, alaiak eta dibertigarriak izatea espero zuela gaineratu zuen. Horiek esanda, piztu zuen etxajua. 

Ohikoa denez, festen aurretik erraldoien konpartsako kideek festetako ttattarra, Aintzi eta erraldoien magia liburua eta Sakanako Mankomunitatearen neurgailu bana  oparitu zieten joan zen urtean jaiotako irurtzundarrei. Guztira 19 dira: Yasin Adda Hamma, Haron Astayfi Chafia, Ghofran Bachari Moussaoui, Bila Balde Thierno, Ada Carrillo Alvarez, Julen Casteig Arruti, Ioana Cecilia Covaci Palacios, June Galarza Fernandez, Elaia Garcia Fernandez, Mauro Gomez Pardo, Yassine Hassani Benseddiq, Alaia Herrera Ibero, Lian Matheus Lopes de Morais, Jinane Majtiti, Salim Missaoui Skakni, Biel Mutiloa Aletxa, Iker Urriza Olaetxeea, Iris Bergara Vella eta Daria Yousfi Benci. 

Festak iragartzen dituen kartelak Natalia Carballo Orkarairen sinadura du eta 400 euro eskuratu zituen. Haurren mailan 5 eta 10 urte artekoetan Dantzatzera kartelak saria Ari Burgos Altunari eman dio, 75 euro. 11 eta 14 urte artekoen mailan Ander Siles Azpirozen Gu festara, zu zergatik ez? izenburua duen kartelak izan da saritua, 100 euro.