Irurtzundar batzuen Pantoja izeneko txakurrak bi egun zeramatzan desagertuta. 11 urteko txakur emea Ardantzeta errekako ibilgu lehortura erori zen, bi metroko sakoneran eta ezin zuen bere kabuz handik atera. Handik gertu pasa ziren hainbat irurtzundarrek txakur bat han ezin atera zegoela jakinarazi zuten. Guardia Civileko agenteak izan ziren txakurra erreskatatu eta bere jabeei bueltatu zietenak larunbatean, garilak 18an.