Uztailaren 26an, igandean, 20:00etan, Inprofektazioa umore saioa izanen da, Irurtzungo Pikuxar plazan. Momentuan sortutako antzerkia da, eta beti desberdina izanen da; euskaraz egindakoa, nafarra eta dibertigarria. Aktoreek urteak daramatzate antzerkiaren munduan, komedia fisikoan, clownean, musikan eta abarreko diziplinetan. Besteak beste, Xabier Artieda etxarriarrak eta Lorena Arangoa irurtzundarrak parte hartzen dute ikuskizunean.