Belaunaldien arteko tailerra antolatu dute

Guaixe 2026ko abuztuaren 31

Irurtzundarrak udaletxeko estalpean. ARTXIBOA

Adinduei eta haurrei zuzendutako tailerra antolatu du Irutzungo Udalak eta Jubilociok. Iraileko hiru asteetan eginen dira. 

Belaunaldien artean elkar besarkatzeko artea. Zaindu gaituztenak zaintzen. Bi esaldi horiexek irakurri daitezke Irurtzungo Udalak eta Jubilocio antolatutako tailerraren kartel iragarlean. Belaunaldien arteko tailer horretan, alde batetik, 65 urtetik gorako adinduak eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrak parte har dezakete. Guztien artean arte lan bat eginen dute. Tailerrak iraileko hiru astearteetan eginen dira: 15ean, 22an eta 29an, 17:30etik 19.00etara. Izen ematea kultur etxean edo 660 419 610 telefonora hots eginez egin daiteke. Dohainik da.