Musika eskolako izen ematea zabalik

Guaixe 2026ko irailaren 2a

Irurtzungo musika eskolaren egoitza. ARTXIBOA

Hiru egun izanen dira matrikulatzeko. 

Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, 2026-2027 ikasturtean musika eskolan ikasketak egin nahi dituenak izena emateko epea hiru egunez izanen du, irailaren 1etik 3ra. Interesa duenak, Irurtzungo musika eskolatik pasa beharko du 16:30etik 20:00etara. 

Irurtzungo musika eskolak honako eskaintza du: 4 eta 5 urtekoendako musika tailerra, musika hizkuntza, akordeoia, bateria, gaita, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, klarinetea, pianoa, saxofoia, trikitixa, txistua eta txirula. Horretaz aparte, ikasleek abesbatzan, fanfarrean eta instrumentu taldeetan parte har dezakete. Udalak jakinarazi duenez, musika eskolaren egutegia Atakondoa eskola publikoaren bera izanen da.