Xota klubetik azaldu dutenez, Ion Cerviño jokalari irurtzundarra Xotara itzuliko da, uztailean taldea utzi eta gero. Nonbait, klubean izandako azken aldaketek (Sentimendu Berdea plataformatik sortutako lan taldeak hartu du Xotaren zuzendaritzaren ardura, tartean Asier Cotelo presidenteak, Esteban Iturbe presidenteordeak, Aaron Ortiz diruzainak eta Miguel Angel Maeztu idazkariak) eta kluba aurrera ateratzeko garatzen ari den proiektuak motibatuta itzuli da Ion Cerviño bere betiko taldera. Kroaziako bidea hartzekoa zen, baina etxera bueltatzea erabaki du.
“Aukera sortu zenean, etxera itzultzeko, familiarekin egoteko eta urte askoan borrokatu dudan armarri hau defendatzeko gogo handia nuen. Orain, azkenean, kluba lehen zena da eta gogo eta ilusio handiz nator proiektu berrira”, adierazi du jokalariak bere betiko klubera itzuli eta gero.