Irailaren 2an, asteazkena, 11:00etan, Eder txikia liburuaren irakurketa dialogikoa antolatu dute, Irurtzungo liburutegian, Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak egiasmoaren barruan. Heldu batekin lagunduta joan beharko duten 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendua da eta euskaraz izanen da. Elkarreraginak ikaskuntzarako, eta dagokion honetan irakutzen ikasteko, oinarrizko elementuak direlako ideiak oinarrituta dago irakurketa dialogikoa.