Udako oporrak baliatuz, Irurtzungo Udalak hainbat lan egin ditu Atakondoa eskola publikoan. Alde batetik gimnasioko sabaia berritu du udalak. Horrekin batera, leiho automatikoak jarri ditu. Bestetik, kiroldegian ere lanak egin ditu Irurtzungo Udalak: margotu, azpiegitura elektrikotan berritze lanak egin, aldagelak berritu eta argi automatikoak jartzea eta pistako atea konpondu. Azkenik, Irurtzungo Udalak Bi Ahizpe frontoiko eserlekuak aldatu ditu, baita hainbat margoketa lan egin ere.