Irurtzungo liburutegiaren egutegi berezia

Guaixe 2026ko irailaren 3a

Irurtzungo liburutegia. ARTXIBOA

Liburuzainaren postua bete arte, bi astez zabalik eta beste bi itxita egonen da zerbitzua. 

Irailean Irurtzungo liburutegia irailaren 3an eta 4an, eta 14tik 25era zabalik izanen da, astelehenetik ostiralera. Irailaren 7ko astean eta 28koan itxita izanen da. Liburuzaina aurkitzeko euskara profila duen pertsonarik ez dute aurkitzen, eta deialdia berriz publikatuko dutela azaldu dute Kultura departamentutik. Momentuz, zerbitzua tartea irekitzen dute.