San Huberto ehiza modalitateko Nafarroako txapelduna izan zen Norma Legarra irurtzundarra eta bere Lur txakurra. Lau kanporaketatan parte hartu zuen eta, bitan erregularrena izan zenez, horrek eman zion txapela. Albaceten jokatu zen Espainiako txapelketan 6. emakumezko onena izan zen. Txapelketa horretako probek 20 minutuko iraupena dute eta kontuan hartzen dira ingurumen, ikusle, epaile eta txakurrarekiko begirunea.
