Hamahirugarren ganadu azoka ospatu dute Irurtzun eta Arakilek

Guaixe

Arakilgo eta Irurtzungo ganadu azoka ospatu zuten irailaren 12an Irurtzungo plazan. Bertako ekoizle eta arrazei eman zieten garrantzia, bertako txerriak, behiak, zaldiak, astoak, ahuntzak eta ardiak ikusgai izanda. Pottokaren haragiarekin egindako produktuak dastatzeko aukera izan zen ere. Eta inguruko ekoizleek egindakoa erosteko aukera izan zen.