Ohi bezala, Artzain Gazta Lehiaketa Herrikoia jokatu zen. Azokan zeuden gaztak dastatu zituzten herritarrek lehen saria Unanuko Balda-Artola gaztandegiari eman zioten. Bigarren saria Gordarazko Arteta gaztandegiarendako izan zen. Eta podiuma Uharte Arakilgo Sustrai gaztandegiak osatu zuen.