Postal txapelketak baditu irabazleak

Guaixe

Postal irabazleak. PIKUXAR

Zozketa bidez aukeratu zituzten igandean.

Aizpea euskara taldeak udako postal lehiaketa antolatu du atzera ere. Opor lekutik edo txangoa egindako tokitik euskaraz idatzitako postalak bidaltzean zetzan lehiaketa. Pikuxar euskal txokoan jaso dituzte postalak. Igande eguerdian postal guztiak poltsa batean sartu zituzten eta haietako bi atera zituzten. Landetatik eta Amsterdandik postalak bidali zituztenak izan dira sarituak. Bi parte hartzailek Pikuxarren gastatzeko 50 euroko txartel bana irabazi dute.