Orritz Dantza Taldeak eskolaz kanpoko ekimenak antolatu ditu, sareetan zabaldu dutenez, dantzatzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturaz gozatzeko. Hortaz, eta 6 eta 14 urte bitartekoendako dantza txik ikastaroa antolatu dute ostiralero. Jardueraren prezioa 55 eurokoa da, eta urriaren 16ra arte eman daiteke izena orritz@gmail.com epostan. Ikastaroa urriaren 23an hasiko da, eskolako gimnasioan.