Irailaren 24an hasiko da Irurtzungo Iratxo elkarteko Hirukotekako Botxa Txapelketa. Izenak dioen bezala, hiru kidez osatutako taldeak lehiatuko dira. Izena ematea zabalik dago irailaren 20ra arte (682 777 376), eta bertan parte hartzera animatu du Iratxok. Txapelketa, jakina, elkarteko botxategian jokatuko da.