Irurtzungo Udalak bajan gelditu diren bi musika irakasleren aldi baterako ordezkapenak egiteko deialdia egin du. Alde batetik, musika hizkuntza espezialitateko musika irakaslea bete nahi du eta, bestetik, zeharkako txirula irakasle lanpostua. Irurtzungo Udalak bi lanpostuetarako Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko irizpideak zehaztu ditu. Bi irakasleak lehiaketa oposizio bidez aukeratuko ditu udalak.