Areto futbola

Asier Llamas, selekzioko aurretiko zerrendan

Guaixe

2028ko Mundialetarako sailkapen fasean Finlandiaren kontra jokatuko du selekzioak.

Espainiako areto futbol selekzioa urriaren 20an Finlandiaren kontra ariko da, 2028ko Mundialetarako sailkapen fasearen barruan. Selekzioko hautatzaile Jesus Velascok 30 jokalari hautatu ditu aurretiko zerrendan, eta tartean dago Magna Xotako atezain Asier Llamas irurtzundarra. Selekzioko behin betiko zerrenda urriaren 5ean argitaratuko da.