Areto futbola

Shunta eta Alan Rojas, Magna Xotaren aurpegi berriak

Guaixe

Shunta Uchida. XOTA

Bi jokalari hauekin neguko merkatua itxitzat eman du talde irurtzundarrak.

Magna Xotak bi jokalari berri izango ditu: Alan Rojas eta Shunta. Alan Rojas Paraguaykoa da, 27 urte ditu, atzelaria da eta Cerro Porteño taldetik dator. Paraguayrekin internazionala izan da eta Frantziako lehen mailan jokatu zuen 2023tik 2026ra, Parisko Sporting taldean. 

Shunta Uchida, aldiz, Fukushimakoa da, 29 urte ditu, hegala da, eta bigarren mailako Entrerrios Automatizacion taldetik dator, eta Morenin entrenatzailearen aginduetara aritu zen. Lehen mailan aritu zen Burelarekin (2022) eta Peñiscolarekin (2023).  

Bi fitxaketa hauekin Magna Xotak itxitzat eman du neguko merkatua.