Bakardade ez hautatuari buruzko jardunaldia eginen dute urriaren 4an, igandea, Irurtzunen. Gaiaren inguruan hausnartzeko hainbat ekimen antolatu dituzte; besteak bestek, Teknoadineko proiektuaren aurkezpena eginen dute eta Ados Teatro konpainiaren '52 Hercios - Estás aquí, ¿puedes irme? antzezlanaren emanaldia izanen dira. Garbi Losada eta J. A. Vitoria dira zuzendariak, eta bakardadeari buruzko jasotako benetako testigantzetan oinarrituta dago. Tituluak Ozeano Barean jasotako bale bakartia deitutako balearen soinuari egiten dio erreferentzia; metafora hori erabiltzen dute bakardade ez hautatuari buruz hitz egiteko.
Bakardade ez hautatuari buruzko jardunaldia
Urriak 4 larunbata
Irurtzungo kultur etxea
18:00 Bakardade ez hautatuari buruzko mikroodokumentalen proiekzioa eta solasaldia, Giza Filmotekaren poriektua.
18:30 Teknoadineko proiektuaren aurkezpena.
18:45 Atsedena.
19:00 52 Hecios – Estas aquí, ¿puedes oirme? Antzezlanaren emanaldia.