Ergako Trinitate ermitaren inguruan mendi buelta egiten ari zen 30 urteko emakumezkoak orkatilan min hartu zuen atzo, lastailak 12. Oinez ezin zenez ibili larrialdi zerbitzuetara hots egin zuen eta suhiltzaileen erreskate taldea Ergara helikopteroz joan zen. Zauritutako mendizalea jaso eta anbulantzia batera eraman zuten. Ondoren, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia batean emakumezkoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.