Urriaren 16an, ostirala, 18:00etan, Elara, bidai bat izarretara ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean, Sendaberri Paisaia artistiko berriak programaren barruan: Elarak goizegi ezagutuko du galera hitzaren esanahia. Bere gertuko bat izarren hauts bihurtuko da. Galaxiak eta planetak zeharkatuz, bidaia espazial bezain espeziala egingo du bizitzaren zentzua ulertu nahian. Horretarako doluaren faseak (eta desfaseak) zeharkatu behar baditu ere.