Mohammed Hamdi irurtzundarrak munduko kickboxing promotore handienarekin, Glory-rekin, sinatu zuenetik kickboxing konbate profesionaletan ari da, borroka garrantzitsuak irabazi ditu eta aurrerapauso nabarmenak eman ditu.
Horrela, abenduaren 12an welter pisuko (gehienez 67 kg) Grand Prix Txapelketan parte hartuko du Arnhemen (Herbehereak). Nazioarteko zortzi borrokalariek jokatuko duten munduko titulua da jokoan dagoena. Hamdiren lehen arerioa, hain zuzen ere gaur egun munduko txapelduna den Kwasi izango da. Irurtzundarrak adierazi duenez, "edonoren kontra edonon aritzeagatik kontentu nengoke, baina aukeratzeko aukera izanez gero, nire burua hoberenekin probatu nahiko nuke. Hortaz, zozketan Kwasiren kontra aritzea tokatu izanagatik oso pozik nago". Abenduaren 12ra arte txapelketa prestatzen buru belarri ariko da irurtzundarra.