Nafarroako Gobernuak Irurtzunen eman zuen negurako prest duen bidezaintza operatiboaren berri atzo, lastailak 26. Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Maria Torres Herri lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia eta Salvador Diez Barneko zuzendari nagusia izan ziren 2026-2027 Neguko Bidezaintza Planaren aurkezpena egin zutenak.
Operatiboak, Nafarroako bide sarearen segurtasuna eta funtzionaltasuna bermatzeko diseinatu dute, baliabide teknikoez eta giza baliabideez aparte, 45 silo izango ditu sareko gune estrategikoetan, eta 13 biltegi, errepideak zaintzeko zentroetan.
Neguko klimak errepideko ibilgailuen zirkulazioan dituen ondorioak prebenitu, saihestu edo minimizatu nahi dituen dispositiboa Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko langileek osatuko dute, bai eta Kontserbazio Integralean diharduten enpresetako langileek eta autobide eta autobideen emakidadunek ere (A-12, A-21, AP-15 eta AP-68). Horiei "udaltzaingo, Foruzaingo eta Guardia Civilaren taldeak, Lurralde Kohesiorako Departamentuko eta SOS Nafarroako Errepideen Kontserbazio Kontrolerako Zentroak koordinatuak, kasu bakoitzean mobilizatuak.
Azaldu zutenez, Errepideak Zaintzeko Kontrol Zentroak 24 orduko arreta eskaintzen du urteko 365 egunetan. Bertatik koordinatzen dira, neguan, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiarekin (Frantzia), Arabako eta Gipuzkoako aldundiekin, Iruñeko Udalarekin eta autobide eta autobideen emakidadunekin.
Kanpaina
Herrizaingo, Funtzio Publiko eta Justizia Departamentuak, Nafarroako Trafikoaren bitartez, kanpaina bat jarriko du abian, herritarren artean neguko hilabeteetan gerta daitezkeen gertaera klimatologiko kaltegarrien aurrean nola jokatu behar den azaltzeko zenbait aholku ezagutarazteko.
Herrizaingo Zuzendaritza Nagusiak azpimarratu du oso garrantzitsua dela herritarrak kontzientziatzea neguan ekaitzekin gidatzeak dakartzan arriskuez, eta beharrezko informazioa helaraztea, segurtasun eta erantzukizun handiagoz nola aurre egin jakin dezaten. Ildo horretan, funtsezkoa da herritarren artean hezkuntza eta bide-segurtasuna sustatzea, trafiko-istripuak ahalik eta gehien murrizteko eta Nafarroako errepideetan hildakorik ez izateko.