Bederatzi lursail bide publiko izendatu ditu udalak

Guaixe

Irurtzun hegoaldean egindako urbanizazioa. 

Herrigunean daude 2. poligonoko 786., 787., 788., 789., 790., 791., 792., 797. eta 798. katastro lurzatiak dira.

Irurtzungo Udalak herriguneko bederatzi partzelaren lege kalifikazio juridikoa aldatzeari hasierako onespena eman dio. Aldaketa horiekin partzela horiek bide publiko eta erabilera publiko kalifikazioa izatera pasako dira. Partzela gehienak herrigunearen hegoaldean egindako urbanizazioko partzelak dira, Larraun kalearen ondoan daudenak. Beste bat Andia kalea da eta, azkenik, Lizarra kaleari (San Martin kaletik Beheitiko erreka kalera) dagokio. 

Udalaren akordioa jendaurrean hilabetez egonen da, espedienteari alegazioak aurkeztu ahal izateko. Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, katastroko lurzatien kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onartuko da.