Irurtzungo Udalak erabaki du herriaren hegoaldean egindako urbanizazioaren ondorioz sortutako eta hiru partzelaren besterengarritasun deklarazioa (2. poligonoko 777., 778. eta 785). Deklarazio horren bidez udalak bere buruari baimena eman dio partzela horiek enkante publikoan saltzeko. Bi partzela Larraun kalearen eta saihesbidearen artean daude. Bestea, berriz, Lizarra kalearen ertzean, hegoaldean. Onartutako espedientea jendaurrean hilabete batez egonen da, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.