Heldu dira sanmartinak. Azaroaren 6tik 8ra ospatuko dituzte festak Irurtzunen. Besteak beste, igandean, egun handian, artisautza azoka eta gozogintza lehiaketa izanen dira.
2026ko Irurtzungo San Martin festak
Ostirala 6
17:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Foru plazan.
19:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
23:00 Teknogaua, Larrazpik antolatuta, Larrazpin: Breaking the night, Morti eta Doinu.
Larunbata 7
11:00 – 14:00 Puzgarriak, Foru plazan (euriarekin, frontoian).
12:30 Musika eskolako trikitilariak, Foru plazatik.
18:30 Mutil Gazteak txaranga, Foru plazatik.
20:30 DJ On fiestarekin gazte festa, Barazkigunen.
23:00 Kontzertuak, Larrazpik antolatuta, Larrazpin: Amaiur 22, t.c.b.b. eta Txapelpunk.
Igandea 8
10:00 Dianak.
10:30 – 14:30 Artisautza azoka, Genika plazan (euriarekin frontoian).
14:00 Jubilatuen bazkaria, Jubilatuen elkartean. Ondoren, dantzaldia.
17:30 Essentia Hodei Magoaren magia ikuskizuna, kultur etxean.
17:30 – 18:00 Gozogintza lehiaketarako lanak jasotzea, Erga-Larreak elkartean.
18:30 Gozogintza lehiaketa eta dastaketa, Erga-Larreak Elkarteak antolatuta, elkartean.
19:00 Haurrendako txokolate jatea, Foru plazan (euriarekin Barazkigunean).