Selekzioen astebeteko geldialdiaren ondoren bueltan da Liga Prime Futsal. Irekiera faseko zortzigarren jardunaldia dago jokoan eta Magna Xota taldeak arerio latza du Madrilen: Inter JP Financial. Partida azaroaren 14an, larunbata, jokatuko da (17:00, DAZN). Berdeek partida zaila dute aurretik, Inter lehen mailako oilarretako bat baita, baina bi garaipen lortzetik dator talde irurtzundarra, inolako konplexurik gabe ariko dira, eta hirugarrenaren bila doaz. Zergatik ez?